1.270 lagun ari dira eskualdeko talde kiroletan Nafarroa eta Gipuzkoako ligetan

Ttipi-Ttapa 2018ko abe. 11a, 08:11
Beti Gazte eta Gure Txokoako alebinak, futbol-8an.

Erdia baino gehiago, 735, futbolean ari dira

1.270 kirolari ari dira eskualdeko taldetan, Nafarroako eta Gipuzkoako ligetan (Sara eta Senperekoak kontuan hartu gabe). Horietatik gehienak, 735 futbolean eta futbol-8an ari dira, Aurrera, Baztan, Beti Gazte, Doneztebe eta Gure Txokoan. eskubaloiak 300 kirolari biltzen ditu, BKT eta Errekan; errugbian 96 lagun ari dira BRT-Menditarrak taldean; areto-futbolean 76 ari dira, Aurreran eta Gure Txokoan eta saskibaloian 63, Berako Toki-Ona Bortziriak taldean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun