Gure Txokoa nagusitu zaio Aurrerari areto-futboleko derbian

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2018ko mar. 5a, 08:29

Beti Gazteko futbol taldea eta sokatira taldea elkarrekin, igandean Mastegin eskainitako omenaldian.

Beti Gazteko futbol talde nagusiaren partida hasieran Euskadiko txapelketa irabazi duen sokatira taldea omendu dute

Martxoko lehen asteburuko kirol jardunaldiak areto-futboleko derbia ekarri zuen Berako Toki Ona kiroldegira. Gure Txokoa 2-0 nagusitu zitzaion Aurrerari. Harrigarriena leitzarrak hutsean gelditzea izan da, kategoriako talde golegileena baita. Galdu arren bigarren postuan segitzen dute leitzarrek eta laugarren dira beratarrak. Futbolean, talde nagusi bakar batek ere ez du galdu. Beti Gaztek, Gure Txokoak eta Aurrerak irabazi egin dute eta Baztanek eta Doneztebek berdindu. Beti Gazteko talde nagusiak etxean jokatutako partida hasieran omenaldia eskaini zitzaion berriki bi kategoriatan Euskadiko txapeldun eta bertzean txapeldun orde izan den sokatira taldeari. Ohorezko sakea egin zuen Gerardo Telletxea taldekideak.

 

FUTBOLA

Nafarroako hirugarren mailan

Baztan 2 (Luis Iturriria eta Patxi Sarratea)– CD Itaroa Huarte 2

 

Gipuzkoako Ohorezko Mailan

Beti Gazte 2 (Urki Txoperena eta Julen Treku) – Vasconia 0

 

Gipuzkoako erregionaleko lehen mailako igoera fasean

Anaitasuna 2 – Gure Txokoa 3 (Unai Telletxeak 2 eta Ethan Garcia)

 

Nafarroako Preferente mailan

UD Mutilvera 0 – Doneztebe 0

 

Nafarroako Erregionaleko lehen mailan

Aurrera KE 2 (Oinatz eta Sukuntza)– Lekun KE 0

 

Nafarroako jubenilen liga nazionalean

CA Cirbonero 1 – Baztan 0

 

Gipuzkoako jubenilen ohorezko mailan

Beti Gazte 3 (Jonan Arbelaitz, Iker Iriarte eta Joel Gil) – Amara Berri 1

 

Gipuzkoako jubenilen lehen mailako kopan

Gure Txokoa 4 (Ethan Garciak 2, Xumar Biurrarena eta Asier Telletxea) – Behobia B 2

 

Gipuzkoako kadeteen lehen mailako kopan

Gure Txokoa 5 (Urtzi Fagoaga, Urko Aduriz, Asier Telletsea, Alexander Alzuguren eta Iñaki Ruiz) – Landetxa B 0

Beti Gazte 6 (Asier Tabernak 3, Mattin Lekuonak 2 eta Asier Larralde) – Mariño B 0

 

Nafarroako kadeteen bigarren mailan

CD Navarro Villoslada 0 – Doneztebe 8 (Ander Arozenak 3, Aimar Leatxek 2, Txomin Omarrek 2 eta Aimar Sarratea.

Baztan 3 (Txomin Altxuk 2, Urki Aristu)– CD Iruña 1

 

Gipuzkoako infantilen lehen mailako kopan

Real Union 0  - Gure Txokoa 3 (Andoni Telletxea, Beñat Irazoki eta Suharri Iratzoki)

Beti Gazte 3 (Josu Zubieta eta Eloi Sanchezek 2) – Dunboa Eguzki 1

 

Nafarroako infantilen bigarren mailan

Baztan 3 (Jon Verdek 2 eta Mikel Lizardi) – Gazte Berriak 0

 

Gipuzkoako emakumezkoen lurralde mailako igoera fasean

Urnieta 2 - Beti Gazte 1 (Rakel Lasaga)

 

Nafarroako emakumeak erregionala

CD Amigó 4 – Baztan 0

 

Nafarroako emakumeak futbol-8 kopan

Beti Gazte 20 (Ane Ordokik 3, Izaro Iparragirrek 4, Olaia Iantzik 4, Nerea Iparragirrek 5, Olatz Arakures eta Naroa Bertizek 3) – UCD Burlades B 0

  

ARETO-FUTBOLA

Gipuzkoako bigarren mailan

Gure Txokoa 2 – Aurrera 0, derbia beratarrek irabazi zuten.

 

ESKUBALOIA

Senior gizonak txapeldunen fasea

Erreka 32 – BM Uharte 22

 

Emakumezko seniorrak liga

Baztango BKT atsedena.

 

Kadete mutilak

Erreka 28 – La Merced 29

 

Kadete neskak

Lagunak 29 - Baztango BKT 28

Atalaya 24 – Erreka 16

 

Infantil neskak

Baztango BKT A 35 – BM Aldezar A 18

Erreka 24 – River Ega 26

Baztango BKT B 28 – Beti Onak B 3

 

Alebin mixtoa

Erreka 5 – Beti Onak B 11

Baztango BKT A – BM Lizarreria B

Lagunak B - Baztango BKT B

 

Aurrealebinak neskak

Baztango BKT A – Loyola D

Baztango BKT B atsedena.

 

SASKIBALOIA

Junior neskak

Cantolagua 49 - Toki Ona Bortziriak 46

 

Kadete neskak

Toki Ona Bortziriak 20 – CB Peralta 36

 

Infantil neskak

Toki Ona Bortziriak 30– Larraona 33

Toki Ona Bortziriak 39 – Ruizca Metales IE V. Ebro Generis 45 (partida gibeleratua)

 

Aurreinfantil neskak

Toki Ona Bortziriak 2005, 21 – Mendillorri 2005, l39

 

Minibasket mutikoak

Toki Ona Bortziriak 65 – CD Calasanz C, 57

 

Preminibasket neskak

Toki Ona Bortziriak 48 – Izaga B 32

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun