Beti Gazte sokatira taldea omendu dute martxoaren 4an Lesakan

Ttipi-Ttapa 2018ko mar. 5a, 08:47

Igandean futbol talde nagusiak jokatutako partida hasieran ohorezko sakea egin zuten

Lesakako Beti Gazteko futbol talde nagusiak igandean Mastegi futbol zelaian jokatutako partida hasieran omenaldia eskaini zitzaion berriki bi kategoriatan Euskadiko txapeldun eta bertzean txapeldun orde izan den sokatira taldeari. 

 

Sokatira taldeko kideak, Jose Luis Sunsundegi Beti Gazte elkarteko presidentearekin eta Oier Iantzi futbol taldeko kapitainarekin batera zelairatu ziren, Mastegiko harmailetan zeuden zaleen txalo artean.  Zelai erdian, Euskadiko 640 eta 600 kiloko txapelak erakutsi zituzten eta lortutako diplomak eman zizkioten sokatira taldekoek presidenteari. 560 kiloko kategorian txapeldun orde izan dira Beti Gaztekoak.

Ohorezko sakea egin zuen bere garaian futbol taldean ere aritu zen Gerardo Telletxea tiralariak. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun