Doneztebeko bestak ekainaren 26tik 30era ospatuko dituzte

Ttipi-Ttapa 2026ko ekainaren 25a

Ekainaren 26tik 30era ospatuko dituzte bestak.

Erraldoien konpartsako kideek botako dute bihar iluntzean bestei hasiera emanen dien suziria eta ekainaren 30era arte izanen dute non gozatua. 

Ekainak 26, ortziralea

20:00etan txupinazoa, ondotik kalejira Doneztebeko txistulariekin eta Elutxa txarangarekin eta ondotik zopak herriko elkarte eta ostatuetan. 22:15ean suzko zezena Bear Zanan. 00:00etan Lisker Santa Luzia plazan. 

Ekainak 27, larunbata

09:30ean diana gaiteroekin. 10:00etan aurorak herrian barna. 11:00etan erraldoien topaketa. 17:30ean aurorak kalejiran Elutxa txarangarekin eta buruhandiak, aldi berean Udaberriko Erremonte Txapelketa Profesionalaren finala Ezkurra pilotalekuan. 20:00etan Trikidantz Santa Luzia plazan. 22:30ean Su ta Gar eskolako zelaian, aitzinetik eta ondotik J&J DJ. 01:00etan J&J DJ Santa Luzia plazan.

Ekainak 28, igandea

09:30ean diana gaiteroekin. 10:00etan plater tiroa Bordablankan. 11:00etan ongi etorria eginen diote Udal Ttikiari eta haurren txupinazoa. 11:30ean kalejira erraldoi eta buruhandiekin herrian barna eta Dantzari Ttikien ikuskizuna Bear Zanan, ondotik luntxa dantzarientzat. 12:00etan bertso saioa Santa Luzia plazan: Maialen Lujanbio, Xabat Illarregi eta Joanes Illarregi. 13:00etan batukada herrian barna. 14:00etan Udal Ttikiko haurren bazkaria eta gazte bazkaria Santa Luzia plazan, Burrunbak antolatua. 16:00etan puzgarriak Bear Zanan. 18:00etan Z,ttik eletrotxaranga herrian barna, eta aldi berean Emakume Master Cup San Fermin pilota torneoaren finalaurrea Ezkurra pilotalekuan. 20:00etan A Toda Madre Santa Luzia plazan. 22:15ean suzko zezena Bear Zanan. 00:00etan Biziraun Santa Luzia plazan.

Ekainak 29, astelehena

09:30ean diana gaiteroekin. 11:00etan meza nagusia, Agur Doneztebe, trapatan eta bandera dantza eta erraldoi eta buruhandiak. Ondotik luntxa herriko etxeko atarian Roberto mexikarrarekin. 17:00etan haurrentzako jokoak Intzakardin. 18:30ean aizkora apustua Bear Zanan: Vicente, Larrañaga eta Txikia, eta Estefania Etxebeste harria altxatzen. 20:00etan Chuchin Ibañez Santa Luzia plazan. 22:00etan Erreka Dantza Taldearen emanaldia Bear Zanan. 00:30ean Trikiteens Santa Luzia plazan.

Ekainak 30,  asteartea

09:30ean diana gaiteroekin. 10:30ean mus txapelketa eginen dute elizako atarian eta 11:00etan erraldoi eta buruhandien irteera. 12:00etatik aitzinera Elutxa txaranga herrian barna ibiliko da. 14:00etan herri bazkaria Intzakardin Euskal Parrillarekin, ondotik Xaibor. 16:00etan puzgarriak Intzakardin, ondotik bestetako zozketa berezia eta erreka igoera. 20:00etan Joselu Anaiak Santa Luzia plazan. 22:15ean suzko zezena Bear Zanan, ondotik Gaixoa Ni udaletxeko atarian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun