Inauteak 2025

Inauteak ospatuko dituzte Donezteben ortzegunean hasita

Ttipi-Ttapa 2025ko ots. 25a, 10:30

Eskolako lagunak iazko inauteetan Kaldereroz jantzita.

Inguruko herriei lekukoa hartuta, doneztebarrak ere prest dira inauteak ospatzeko. Otsailaren 27an hasi, eta hiru egunez mozorroak eta mandarrak soinean ibiliko dira doneztebarrak. 

Inauteak hasteko, ortzegunean, 20:00etan trikiti poteoa eginen dute herriko ostatuetan, eta 22:00etan afaria izanen dute Herriko Ostatuan Gazte Burrunbak antolatuta. 

Biharamunean, mandarrak soinean jantzi eta baserriz baserri eskean ariko dira gazteak Gazte Burrunbak antolatuta. 08:30ean paratu dute horretarako hitzordua Titin. Bitartean, herrian, San Miguel eskolako lagunek karrikabuelta eginen eginen dute. 17:00etan, berriz, guraso elkarteak antolatuta, haurrentzako jokoak izanen dira eskolako aterpean eta txokolatea ere banatuko dute. 

Inauteak borobiltzeko, larunbatean, martxoaren 1ean, Aparanetik hasita mozorroen eta karrozen desfilea izanen da 16:30ean, eta ondotik, goizaldera arte luzatuko da besta giroa herriko karriketan eta ostatuetan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun