Ilbeltzak 27, astelehena
Goizean gosaldu eta Zubietako joaldun, mozorro eta karrozek Aurtitz bisitatuko dute. Salda hartu eta Iturenera joanen dira. Desfilea eginda, bakoitza bere herrira joanen da bazkaltzera. Arratsaldean musika izanen dute eta gauen afaria. Iturenen Holako taldea.
Ilbeltzak 28, asteartea
Goizean gosaldu eta iturendarrek zubietarrei bisita eginen diete, Aurtitzen geldialdia eginez. Salda hartu, desfilea egin eta bakoitza bere herrira bazkaltzera. Arratsaldean musika izanen dute eta gauen afaria.
Ilbeltzak 29, asteazkena
Zubietan kontuen eguna izanen dute: goizean puska biltzea eta gosaria eta arratsaldean joaldunak. Iturenen bazkaria eta ilunabarrean puska biltzea, afaria eta Holako taldearen kontzertua. Aurtitzen bazkaria, puska biltzea eta afaria.
Otsailak 1, larunbata
Iturenen kontuen eguna: eguerdian dantzak eta herri kirolak izanen dira, bazkaria Julio Soto eta Joanes Illarregi bertsolariekin eta musika gauera arte. Aurtitzen zahar afaria eta dantzaldia akordeoilariarekin.
Otsailak 2, igandea
Aurtitzen kontuen eguna izanen dute: bazkaria eta inauterien amaiera.
Musikak ez du hutsik eginen aste guzian; Iturenen Andoni Mitxelena izanen da akordeoilaria, Zubietan Modesto eta Aurtitzen Beñat Mitxelena.