Disc golf atala sortzea baloratzeko bilera deitu du Doneztebeko Erreka elkarteak

Ttipi-Ttapa 2024ko api. 5a, 17:00
Mikel Ibarrola azalpenak ematen Doneztebeko disc golf zelaiaren inaugurazioan, 2021eko apirilaren 8an. Nafarroako lehen disc golf zelai publikoa izan da.

Hainbat pertsonek interesa erakutsi dutela eta, Erreka kirol elkartean disc golf atala sortzea baloratzen ari dira. Honen inguruko interesa dutenei zuzendutako bilera informatiboa eginen dute apirilaren 8an, astelehenean 19:00etan Doneztebeko kiroldegiko atarian.

Gogoratu behar da duela hiru urte, 2021eko apirilaren 8an, inauguratu zutela hiru saskiko disc golf zelaia Doneztebeko Intzakardi parkean, Nafarroa osoko lehen disc golf zelai publikoa eta Doneztebeko disc golf txapelketa ere jokatu dute. Izan ere, zelaiak hiru urte egiten duen egun berean, beraz, deitu dute bilera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun