Otsailak 8, ortzeguna
20:00etan triki poteoa 22:00etan afaria herriko ostatuan.
Otsailak 9, ortziralea
08:30ean hasita kalejira eginen dute ostatuetan. Titi ostatua izanen da lehenbizikoa eta auzoz auzo joanen dira musikariek lagunduta. 09:00etan Oteiza eta Txalupan izanen dira 10:00etan Andueza eta Epin, 11:00etan Santamaria eta Mateon eta 12:00etan Arozenan. 13:00etatik aitzinera, oinez eginen dute ibilbidea eta Zazpigurutzera joanen dira. 14:00etan Elizagibela, 15:00etan Kale Nagusia,16:00etan Intzakardi eta kalejira Mourguesen bukatuko dute 17:00ak aldera. Eskolako ikasleek ere desfilea eginen dute 11:00etatik aurrera. Karro txaranga ere ibiliko da eta 17:00etatik aurrera eskolako aterpean eskulanak egiteko aukera, txokolate jana, musika eta mozorro besta izanen da guraso elkarteak antolatuta.
Otsailak 10, larunbata
16:30ean mozorro eta karrozen desfilea Elutxa txarangak alaituta.