Inauteriak 2024

Sunbillako inauteriak ospatuko dituzte ilbeltzaren 26tik 28ra

Ttipi-Ttapa 2024ko urt. 23a, 13:00
Sunbillako gazteen eskearekin hasiko dira ortziralean inauteriak

Ilbeltzaren 26an, ortziralean, gazteek zabalduko dute Sunbillan inauteri giroa baserriz baserriko eskearekin. Hiru egunez luzatuko da festa. Tartean, Emakumeen afaria, haurrentzako diskofesta, eskea... izanen dituzte eta igandean karroza desfileak borobilduko ditu ospakizunak.

Ilbeltzak 26, ortziralea

08:30ean gazteen gosaria Ariztigain kanpinean.  Ondotik bi taldetan banatuta baserriz baserri ibiliko dira Joxe Angel eta Modestorekin. Mendaur aldekoek, Fonda ostatuan bazkalduko dute eta Meaka aldekoek Bustitz ostatuan. 16:00etatik 19:00etara herriko ttikienentzat musika frontoian Iñaki DJarekin. Arratsaldean txokolate jana. 21:30ean gazteen afaria Fonda ostatuan eta Emakumeen Afaria Ulibeltzak elkartean. Emakumeen afariaren ondotik sorpresa izanen da.

Ilbeltzak 27, larunbata

10:00etan gazteen gosaria Bustitz ostatuan. Egun guztian zehar etxez etxe ibiliko dira Beñat Mitxelena akordeolariarekin. 17:00etatik 20:00etara haurrentzako diskofesta egonen da Ulibeltzak elkartean J&J Djarekin. Gauean gazteen afaria Fonda ostatuan izanen da.

 

Ilbeltzak 28, igandea

11:00etan karrozen desfilea Ulibeltzak elkartetik abiatuta. Desfilean zehar opilak, gaztainak, salda, tortilla eta ardoa banatuko dituzte ikusleen artean. Boletoak ere salgai izanen dira. Desfile bukaeran bi magra, bildots bat, bi gazta eta bi ardo botila zozketatuko dituzte plaza inguruan. 14:30ean bazkaria izanen da Ulibeltzak elkartean eta bazkari bukaeran txaranga. Ondotik dantzaldia Agerralderen eskutik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun