Ortzegunean hasi zituzten iturendarrek herriko bestak, eta ortziraletik igandera ere ez zen ekitaldirik falta izan. Ortziraleko protagonista nagusiak haurrak izan ziren, larunbatean, bertzeak bertze, pilota partidak izan zituzten eta ondotik, mahaiaren bueltan bildu ziren bazkaltzeko. Giro ederra izan zuten herri bazkarian eta igandean pentatloi erakustaldiarekin jendetza bildu zen plaza inguruan.
Argazkiak: Ainara Mindegia eta Maria Larretxea.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.