III. Plazaz Plaza txapelketak lehen jardunaldian galdu egin du Etxekoloneak Iturenen

Ttipi-Ttapa 2023ko uzt. 17a, 08:00

Oskozekin batera, 17-22 galdu zuen Arrieta eta Orbegozoren kontra larunbatean

Ados pilota elkarteak hirugarren aldiz antolatutako Plazaz Plaza txapelketako lehen jardunaldia jokatu zuten larunbatean Iturengo pilota plazan, bestetako egitarauaren barrenean. Naroa Elizalde Etxekolonea zubietarrak ezin izan zuen garaipenarekin hasi txapelketa eta Oskozekin batera, 17-22 galdu zuen Arrieta eta Orbegozoren kontra.

Baina dena ez zen txapelketa ofiziala izan Iturenen eta lehiaketako partidaren aitzinetik, Ados pilota elkarteak pilotari ttikienekin egiten duen lana argi eta garbi azaldu zen, Malerreka aldeko hainbat pilotari gaztetxoek bertze zenbait partida jokatu baitzituzten, ikuskizun ederra eskainiz.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun