Bestak 2023

Giro ederrean hasi dituzte Iturengo bestak

Ttipi-Ttapa 2023ko uzt. 14a, 10:30

Atzo arratsaldean hasi zituzten bestak Iturenen. Haurrentzako herri kirolak, frontenis eta pilota txapelketako partidak, dantza saioa, Mendaur Txikitixa eskolakoen kalejira, zopak eta afaria eta dantzaldia izan zituzten.

Gaur dute besten bigarren eguna eta ekitaldiz beteriko egitaraua izanen dute.

  • 09:00etan dianak herriko txistulariekin.
  • 11:00etatik 14:00etara haurrendako puzgarriak.
  • 14:00etan haurren bazkaria Herriko Ostatuan.
  • 16:00etatik 18:00etara haurrendako puzgarriak.
  • 17:00etan mus txapelketa.
  • 18:30ean txokolatada.
  • Arratsaldean eta gauean dantzaldia Bizphiru Pelau taldearekin.
  • 21:00etan paellada eta zingar jatea.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun