Zentral eolikoak eskualdean

Malerrekan egin nahi dituzten zentral eolikoekin kezkatuta taldea sortu dute eta larunbatean aurkeztuko dute

Ttipi-Ttapa 2023ko mai. 18a, 12:30

Eolikoei buruz Zubietan egindako hitzaldian hartutako irudia.

«Azken aldian Malerrekan egin nahi dituzten makroproiektu eolikoen inguruko kezka eta aurkakotasuna adierazteko» antolatzen hasiak dira Malerrekako herritarrak. Taldea ere sortu dute eta larunbat honetan, maiatzaren 20an, aurkeztuko dute Iturengo herriko plazan.

12:00etan egin dute hitzordua eta aurkezpen ekitaldiaz gain, herritarren argazkia atera nahi dute eta hurbiltzeko deia luzatu dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun