Sustrai Erakuntzako eta Endara Bizirik plataformako kideekin Zubietan hitzaldia egin ondoren, ekimenari segida emateko asmoz, bilera izan zuten atzo arratsaldean Iturenen. Malerrekan eolikoak?! Hemendik aitzinera zer? gaiari tiraka, hainbat herritako 60 bat lagun bildu ziren. Antolatzaileek adierazi dutenez, «argi gelditu zen gaiak kezka sortzen duela eta kontra egiteko argudioak daudela». Hala, hemendik aitzinera lanean segituko dutela adierazi dute.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.