Duela urtebete ireki zuten Artzain Amerikanoen Museoa Elgorriagan. Abenduaren 30ean museoaren lehen urteurrena ospatuko dute. Ortziralean 11:00etan txistulariek lagunduta bisita gidatua eginen dute eta azken berrikuntzak ere ezagutzera emanen dituzte: ardi kanpoa entzuteko aukera izanen da eta Euskal Artzainak Ameriketan Elkarteak argitaratu duen katalogoaren aurkezpena eginen dute.