Joan den abenduaren 29an Elgorriagako errotan moldatutako Euskal Artzainak Ameriketan Museoaren aurkezpena egin zuten. Ekitaldian, Elkartearen kanta ere aditu da, Neli Yancik 2008an konposatutako Euskal Sheep Company, Yancik berak bertze sei emakumerekin batera artzainei gogoz kantatu zietena. Museoa bisitatu nahi dutenek urtarrilaren 4an eta 5ean, 10:30etik 12:30era eta 16:00etatik 18:00etara dute horretarako aukera.