Uda giroa

Sunbillako santiburtzio bestak abuztuaren 10etik 14ra ospatuko dituzte

Ttipi-Ttapa 2022ko abu. 9a, 08:00
Asteazkenean 20:00etan botako den txupinazoaren ondotik egitarau zabala prestatu dute aurten ere Sunbillan.

Bi urtez ospatu ezinik egon ondotik, Sunbillako santiburtzio bestak abuztuaren 10ean abiatuko dira. 20:00etan botako dute txupinazoa herriko etxetik, baina aitzinetik, 18:00etan herri kirol saioa ere izanen dute. Txupinazoaren ondotik, bortz eguneko egitarau zabala izanen dute. Ortzirale arratsean Antrorock jaialdia, Antrotokiren 20. Urteurrena ospatuz, larunbat arratsaldean XIX. Ramon Latasa saria eta igandean, akitzeko, pilota jaialdia, mus txapelketa, Txamukos mariatxiak eta herri-afaria, bertze hainbat ekitaldiden artean.

Abuztuak 10, asteazkena

18:00etan herri kirol saioa. 20:00etan suziria Herriko Etxetik erraldoi, buruhaundi, gaitero eta Elutxa txarangarekin. 21:00etan zezensuzkoa plazan. 21:30ean zopak Ulibeltzak elkartean. Gauez dantzaldia Andus taldearekin.

 

Abuztuak 11, ortzeguna

09:00etatik 14:00etara LGTBI+ informazio gunea. 09:30ean argi soinuak gaiteroekin. 11:00etan meza nagusia. 12:15ean Sunbillako dantzarien emanaldia eta luntxa plazan. 17:00etan toka txapelketa eta boneta eta zapatil jaurtiketa. 19:00etan dantzariak plazan, ondotik muxikoak. 22:00etan zezensuzkoa plazan. Arratsaldez eta gauez dantzaldia Laiotz taldearekin.

 

Abuztuak 12, ortziralea

09:30ean argi soinuak. 10:30etik 11:30era erraldoien kalejira Malerrekako gaiteroekin. 11:30etik 13:00etara eta 16:30etik 19:00etara haurrendako jokoak Colorin Espectaculorekin. 19:00etan zumba plazan. 20:30ean tortilla eta postre lehiaketa. Ondotik, pintxo dastaketa eta sagardoa. 22:00etan zezensuzkoa plazan. 23:00etatik 05:00etara kontzertuak: Buruhandiak, Kaos Etiliko eta Eztitan.

 

Abuztuak 13, larunbata

09:30ean argi soinuak. 10:00etatik 11:00etara erraldoien kalejira Malerrekako gaiteroekin. 11:00etan Herri Krosa Ulibeltzak elkartetik abiatuta. 13:30ean bazkaria Guraso Elkarteak antolatua (izen-ematea Fonda ostatuan). 14:00etan kuadrillen bazkaria Ulibeltzak elkartean. Ondotik ura ura Matraka elektrotxarangarekin. 16:00etan ura eskatzea haurrekin plazatik. Harbiztin apar besta. 17:00etan gazteen ura eskatzea. 19:00etan XIX. Ramon Latasa Saria. 22:00etan zezensuzkoa plazan. Goizez eta arratsaldez Tren Txutxu herrian. Arratsaldez eta gauez dantzaldia Andus taldearekin.

 

Abuztuak 14, igandea

09:30ean argi soinuak. 10:00etan mus txapelketa. 17:00etan pilota partidak. 20:00etatik 22:00etara Txamukos taldearen kontzertua. 22:00etan herri afaria Ulibeltzak elkartean eta zezensuzkoa plazan. Gauez musika Beñatekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun