Uda giroa

Kaos Etiliko taldeak joko du Sunbillan abuztuaren 12ko Antrorock jaialdian

Ttipi-Ttapa 2022ko abu. 10a, 14:00
Kaos Etiliko taldea eszenatokietara bueltatu da eta ortziralean Sunbillako Antrorock jaialdian izanen da.

Antrotoki elkartearen 20. Urteurrena ospatuz, Antrorock jaialdia antolatu dute Sunbillako plazan abuztuaren 12an, ortziralean 23:00etan hasita. Kaos Etiliko talde ezaguna izanen da gaueko izarra, baina aitzinetik Mendillorriko Buruhandiak punk-ska taldeak joko du eta ondotik, Eztitan taldearekin erromeria izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun