12.137 euro garbi lortu dituzte Sunbillako osasunaren aldeko egunean

Ttipi-Ttapa 2022ko eka. 29a, 09:00
Osasunaren aldeko egunaren antolatzaileetako batzuk, Saray eta MPS Lisosomales elkarteko kideei bakoitzari 6.000 euroko txekea ematen.

Osasunaren aldeko egun ederra ospatu zuten maiatzaren 21ean Sunbillan. Hainbat ekitaldi egin zituzten, bertan bildutako dirua Saray Bularreko Minbiziaren Nafarroako Elkarteari eta MPS Lisosomales elkarteei osorik emateko. Bi lote eder ere zozketatu zituzten, denera 7.500 txartel saldu zituzten eta Urko Gastearena eta Iñigo Caldererori egokitu zitzaizkien bi loteak. Egun hartako kontuak egin eta 12.137 euro garbi atera zirela aipatu digu Aitor Ibarra Jalisko antolatzaileetako batek. Honela, 6.000 euroko txeke bana eman die Sunbillako herriak Saray Bularreko Minbiziaren Nafarroako Elkarteari eta MPS Lisosomales elkarteari. Gainerako 137 euroak bertze ekitaldiren bat antolatzen hasiko direla aipatu digu Jalisko. Seguru baietz!!

Saray elkarteko kideak gustura, Aitor Ibarra 'Jalisko'k emandako txekearekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun