Osasunaren aldeko egunean zozketatutako loteak eman dituzte Sunbillan

Ttipi-Ttapa 2022ko mai. 30a, 12:00
Esti Gastearenak hartu zuen lehen lotea, Urko bere anaiaren ordez. Argazkia: Aitziber Juanenea

Urko Gastearena eta Iñigo Calderero suertatu dira saridun

 

Maiatzaren 23an osasunaren aldeko egun ederra ospatu zuten maiatzaren 21ean Sunbillan. Hainbat ekitaldi egin zituzten, eta bertan bildutako dirua Saray Bularreko Minbiziaren Nafarroako Elkarteari eta MPS Lisosomales elkarteei osorik emateko. Bi lote eder ere zozketatu zituzten, denera 7.500 txartel saldu zituzten eta Urko Gastearena eta Iñigo Caldererori egokitu zitzaizkien bi loteak. Asteburu honetan jaso dituzte loteak eta sari-emate ekitaldian izan ziren ospakizuneko antolatzaileak eta Saray eta MPS Lisosomales elkarteetako ordezkariak ere. Lehenbiziko lotea Esti Gastearenak hartu zuen, Urko bere anaiaren ordez eta bigarrena Iñigo Caldererok berak. Argazkiak: Aitziber Juanenea

Iñigo Caldererok hartu zuen bigarren lotea. Argazkia: Aitziber Juanenea

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun