Koronabirusa

Doneztebe Futbol Taldearen eguna ere ez dute ospatuko

Ttipi-Ttapa 2020ko eka. 3a, 15:00
Futbol taldearen egunik ez dute izanen aurten.

Doneztebe Futbol Taldeak, ohi bezala, ekainean ospatzekoa zuen bere eguna. Dena den, egoera ikusirik, bertan behera uztea erabaki dute. Hortaz, taldekide guztiek botak eta kamisetak erantzi eta heldu den denboraldirako altxatu beharko dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun