Doneztebeko San Pedro bestak ekainaren 28tik uztailaren 2ra ospatuko dituzte

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2018ko eka. 27a, 06:55
San Pedro egunean Trapatan dantzatuko dute.

Egun handiko bertso saioan Aitor Sarriegi, Agin Laburu eta Amaia Agirre ariko dira kantari

Ekainaren 28an, ortzegun arratseko 8etan botako duten txupinazoarekin hasiko dira San Pedro bestak Donezteben. Bortz egunez, hainbat ekitaldi antolatu dituzte.

 

Ekainak 28, ortzeguna

18:30ean Bezperak elizan Mendi abesbatzaren eskutik. 20:00etan Txupinazoa. Ondotik Doneztebeko txistulariak eta Elutxa txaranga karrikaz karrika. Herriko elkarte eta ostatuetan zopak. 00:30ean Dantzaldia Gabenara taldearen eskutik.

 

Ekainak 29, ortziralea

09:00etan Diana gaiteroekin eta txarangarekin. 11:00etan Meza Nagusia, ‘Agur Doneztebe’, Trapatan eta bandera dantza. Goizean zehar Elutxa txaranga eta gaiteroak ibiliko dira herritik. 12:00etan Buruhaundiak. 13:30ean Luntxa udaletxe azpian. 18:00etan Bertso saioa Santa Luzia plazan: Aitor Sarriegi, Agin Laburu eta Amaia Agirre. Gai-jartzailea: Alaitz Rekondo. 20:00etatik 21:45era Dantzaldia Alaiki musika taldearen eskutik. Ondotik Joaldunak herriari buelta emanen diote, Bear Zanan bukatuz. 22:15ean Erreka Dantza Taldearen ikuskizuna Bear Zanan. 00:30ean Dantzaldia Alaiki musika taldearen eskutik.

 

Ekainak 30, larunbata

09:00etan Diana aurorak eta gaiteroekin. 10:00etan Lore eskaintza San Pedrori elizako plazan. 10:30ean Mus txapelketa eliz atarian. 11:00etan Udal ttikiari ongi etorria eta txupinazoa. 11:30ean Kalejira eta dantzari ttikien ikuskizuna Bear Zanan. Ondotik dantzarientzat luntxa. 12:00etan Buruhaundiak. 14:00etan Udal ttikia aukeratzen parte hartu duten haurren bazkaria. 15:30ean Doneztebeko II. Motorshow Slalom. 16:00etan Haurrendako Jokulandia Bear Zanan. Udal ttikiak emanen dio hasiera. Denbora ona eginez gero, bukaeran apar-besta. Ondotik Udal ttikiari diploma banaketa eta botere itzulera. 18:00etan Aurorak eta Elutxa txarangarekin poteo alaia. 20:00etatik 21:45era Dantzaldia Oharkabe taldearen eskutik. 22:00etan Zezensuzkoa Bear Zanan. 00:30ean Dantzaldia Oharkabe taldearen eskutik.

 

Uztailak 1, igandea

09:00etan Diana Elutxa txarangarekin. 11:30ean Herri-kirolak Bear Zanan, Tragoz-trago eta Zurruteruk kuadrilen artean. 12:30ean Voces Navarras jotak Santa Luzia plazan. 14:00etan Gazte bazkaria (zikiro jatea) Intzakardin. Ondotik Sakatu elektrotxarangarekin poteoa. 18:00etan Girotu plaza haur berbena Santa Luzia plazan. 20:00etan Los Tenampas hirukotea (musika mexikarra) Santa Luzia plazan. 22:00etan Zezensuzkoa Bear Zanan. 00:00etan Tirri & Tery.

 

Uztailak 2, astelehena

09:00etan Diana gaiteroekin. 11:00etan Dantza erakustaldia Doneztebeko Rebeca Dantza Akademiako ikasleek eskainia Santa Luzia plazan. 14:00etan Herri bazkaria Intzakardin: Kaldereteak. Goizean zehar sukaldatu zuen kalderetea lagunartean eta giro ederrean musikaz alaitua.

* Ardoa, sagardoa, ura, ogia eta kafea Udalaren kontu.

Bazkal ondotik erreka igoera. Denak uretara!!

19:00etan Guateke taldea Santa Luzia plazan. 22:00etan Zezensuzkoa Bear Zanan. Ondotik Elutxa txaranga karrikaz karrika eta gero ‘Gaixoa ni’ Santa Luzia plazan.

 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun