Ruizek kontatu duenez, «luze» joanen da egoera normaltasunera bueltatu arte. «Errepide nagusia konpontzeko lau-sei aste pasako direla esan digute eta auzoetako bideak konpontzeko denbora gehiago beharko da».
Larunbat goizaldeko euriteak kalte nabarmenak eragin ditu Aranon, eta bereziki, herrira doan errepide nagusia eta auzoetako eta baserrietako bideak kaltetu ditu, errepide zatiak eramanez. Inkomunikatuta ere egon dira aranoarrak, baina orain «justu-justuko pasabidea» egokitu dute. Hala adierazi dio Joxan Ruiz alkateak TTIPI-TTAPAri. Berak utzitakoak dira Aranoko errepide nagusiaren egoera ikus daitekeen irudi ikusgarri hauek.
Ruizek kontatu duenez, «luze» joanen da egoera normaltasunera bueltatu arte. «Errepide nagusia konpontzeko lau-sei aste pasako direla esan digute eta auzoetako bideak konpontzeko denbora gehiago beharko da».
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.