Estatuko Meteorologia Agentziak jakinarazi duenez, “253 l/m2-ko pilatu dira Añarbeko presan". Aemetek "prezipitazioaren muturreko beste fenomeno bat" bezala definitu du, "ordu gutxitan 100-150 l/m2--ko prezipitazioa pilatzeak inpaktu larriak eragin dituelako".
Eguerdi partean, Nafarroako Obra Publikoen Kontserbazio taldeko langileak makinaria astuna erabiltzen hasi dira luiziak kendu eta errepideak irekitzeko. Baina ordu askotako lana izanen da, errepidea puntu askotan moztu delako. Errepide zati batzuk hondatu eta hautsi ere egin dituzte luiziek.