Uda giroa

Goizuetako festak larunbateko Gazte Egunarekin abiatuko dira

Ttipi-Ttapa 2022ko abu. 11a, 09:00
Aurten ere umorerik ez da faltako Goizuetako festetan.

Joan den igandean Umeen Eguna ospatu zuten eta larunbat honetan Gazte Eguna izanen dute Goizuetan. Abuztuaren 14an, berriz, igandean 14:30ean, festei hasiera emanen dien txupinazoa botako dute Goizuetako suhiltzaile boluntarioek, festei hasiera ofiziala emanez. Halere, igande goizean, txupinazoa baino lehen ere entzierroa izanen dute.

Abuztuak 13, larunbata

11:00etan pilota goxoa txapelketaren finala 14:30ean gazte bazkaria ikastolan. 18:30ean Zuttik elektrotxarangarekin poteoa. 20:00etan gazte txupinazoa  gaztetxean. 20:30ean Goittikiren aldeko bingoa ikastolan. 23:00ean Gabezin taldearekin dantzaldia. 

 

Abuztuak 14, igandea

08:00etan entzierroa Lasturko zezenekin. 14:30ean festei hasiera emango dien txupinazoa. Ondoren erraldoiak eta buruhandiak Igandea txarangarekin, eta txosna irekiera. 18:30ean Umore Ona peñaren irteera ikastolatik txarangarekin. 20:30ean Goittikiren aldeko bingoa ikastolan. 23:00etan Laiotz taldearekin dantzaldia plazan. Ondoren Igandea txaranga.

Abuztuak 15, astelehena

07:30ean diana dultzaineroekin.  08:00etan entzierroa Lasturko zezenekin. 10:30ean meza nagusia eta ohiko prozesioa. 12:00etan erraldoiak eta buruhandiak dultzaineroekin herrian barna. 12:00etan  gazteen eta lehen mailako afizionatuen arteko pilota partidak. 13:30ean Igandea txaranga. 17:30ean zezenak Lasturren eskutik. 19:00etan bertso saioa: Maialen Lujanbio, Iker Zubeldia, Unai Agirre eta Joanes Illarregi. Gai jartzen: Aritz Zerain. Ondotik elkartasun elkarretaratzea.  Ondotik igandea txaranga. 21:30ean DJ Mikeltxikirekin dantzaldia ikastolan. 21:45ean afari herrikoia Umore Ona elkartean. 

Abuztuak 16, asteartea

11:30-14:00 haurrentzako puzgarriak (ur txirrista) eskolan. 11:30ean toka txapeketa heldu eta haurrentzat. 12:00etan Nafarroako eta Gipuzkoako sagardogile onenen parte hartzearekin sagardo dastaketa plazan.  15:00-17:30 haurrentzako puzgarriak (ur txirrista) eskolan. 18:00etan herri kirolak: pentatloia. Julen Cañamares eta Aratz Mugerza. 100 kiloko harri borobila, aizkora, txingak, gizaproba eta bi kilometro korrika.  Ondotik Igandea txaranga kaleetan barrena. Ondotik Iratzar taldearekin dantzaldia plazan. Ondotik Igandea txaranga kaleetan barrena. 

Abuztuak 17, asteazkena

11:00etan erraldoiak eta buruhandiak kalejiran trikitilariekin herrian barna.  12:00etan  nesken eta lehen mailako afizionatuen arteko pilota partidak. 13:00etan Igandea txaranga. 17:00etan XVII. Mus Txapelketa Iskibi kanpinean. 18:00etan Umore Ona dantza taldearen emanaldian plazan. Ondoren Igandea txaranga kaleetan barrena.  23:00etan hip-hop gaua plazan: Uzi Cuzy, Mxk3r, Frank Juncho eta Rig31.

Abuztuak 18, osteguna

12:00etan Umore Ona peñaren irtera ikastolako ostatutik. 12:00etan pilota partidak lau eta erdikoan eta Goizuetako eta Aranoko pilotarien partida.  Ondoren Igandea txaranga. 14:30ean Umore Ona peñaren bazkaria ikastolan. 17:00etan Umore Ona peñaren kalejira Igandea txarangarekin. 18:30ean zezenak Lasturren eskutik. 20:30ean Goittikiren aldeko bingoa ikastolan. 00:00etan udaletxe aurrean festen bukaera ekitaldia Igandea txarangarekin. Segidan Txamukos mariatxiekin dantzaldia plazan. Ondoren Igandea txaranga kaleetan barna. 01:30ean DJ Bull txosnan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun