Goizuetako festetako koloreak erabiltzeko deia egin dute

Ttipi-Ttapa 2022ko abu. 13a, 11:00

Goizuetako festetako ohiko koloreak (galtza eta kamixeta edo alkandora txuria), gerriko eta zapi gorria eta Umore Ona peñako blusa berdea erabiltzeko deia egin dute, bideo labur baten bidez. Horretaz gain, herriko balkoiak gure ikurrekin apaintzera ere gonbidatu dituzte goizuetarrak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun