Gaur banatuko dituzte Aimar Olaizolaren partidarako sarrerak

Ttipi-Ttapa 2021ko aza. 10a, 08:30

Umore Onak jakinarazi duenez, izena emana duten erroldatu guztiek sarrera bana eskuratu ahal izanen dute. Gaur arratsaldean banatuko dituzte sarrerak, eta ondoren, erroldatu gabekoen artean sarrerak banatzeko zozketa eginen dute.

Ikusmin handia sortu du Aimar Olaizola Goizuetako pilotari handiaren agurreko partidak. Larunbatean sorterrian jokatuko du partida eta jendetza espero dute Goizuetan.

Azken orduetan, agurraren antolaketaren ardura hartu duen Umore Ona elkarteak hainbat ohar jakinarazi ditu. Alde batetik, gaur, asteazkena, 17:30etik 19:30era Umore Ona elkarteko beheko solairuan banatuko dituzte sarrerak. Bestetik, erroldatuen sarrera banaketaren ondoren, 19:30ean eginen dute erroldatu gabekoen artean sarrerak banatzeko zozketa. Sarrera guztiak dohainik izanen dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun