Leitza herri inklusiboagoa lortzeko bidea irudietan

Ttipi-Ttapa 2021ko eka. 25a, 09:00

Leitza herri inklusiboagoa lortzeko helburuarekin, LHL egitasmoaren bueltan bildu den lantaldeak asko egin du azken hilabeteotan. Hasiera-hasieratik argi izan du «mundu justuagoa eraikitzeko bidean inklusibitatea gako garrantzitsua» dela eta horri eutsiz hainbat proiektu garatu eta landu dituzte. Horrek guztiak eman duenaren laburpen ttiki bat dira argazki hauek. Hilabeteetako lanaren ondotik, gaur hasiko den kirol erronkarekin borobilduko dute egitasmoa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun