Elkarlanean orain arte egindakoa bideoklipean bildu du LHL erronkak

Ttipi-Ttapa 2021ko eka. 18a, 16:00

Leitza herri inklusiboagoa bilakatzeko sortu den LHL erronkako lantaldeak orain arte landu dituen proiektuetako, antolatu dituen ekitaldietako eta egin dituen entrenamenduetako irudiak bilduz bideoklipa egin du.

La Jodedera talde kubatar-leitzarrak doinu bizi eta dantzagarria jarri dio Xabat eta Joanes Illarregi Leitzako bertsolariek idatzitako hitzei eta horrekin osatu dute bideoklipa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun