Haur, gazte eta helduentzako ekitaldiak izan dituzte Aranoko festetan

Ttipi-Ttapa 2019ko uzt. 29a, 07:30

3.471 eta 1.265 zozketa txartelak izan dira sarituak.

Santio Egunean abiatu ziren Aranoko festei atzo eman zieten bukaera herritarrek. Azken 44 urtetako alkate ohiek bota zuten txupinazoa. Festa lehertuta, haur, gazte zein helduendako ekitaldiak izan zituzten: herri-kirolak, dantza taldearen emanaldia, bertso-saioa, txokolate jatea animalien ikuskizuna, mus txapelketa, tortilla lehiaketa, apar festa, bingo musikatua... Zozketak ere izan zituzten eta 3.471 eta 1.265 txartelak izan ziren sarituak, lehendabiziko eta bigarren sariak eskuratuta. Argazkiak: Ohiana Calparsoro.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun