Pilota, aizkora, bertsoak eta dantza izan dituzte Aranon Santio egunean

Ttipi-Ttapa 2019ko uzt. 26a, 07:35

Herriko festetan murgilduak daude Aranon. Eguerdian alkate ohiek botatako txupinazoaren ondotik, Arano eta Goizuetako pilotarien arteko partidak jokatu zituzten. Arratsaldean, aizkoran aritu ziren Arria V.a eta Joseba Izeta, Jon Irazu eta Haritz Esnalen kontra. Argazkietan ageri denez, ikusmina piztu zuen apustuak. Goizuetako Umore Onako dantzariek emanaldia eskaini zuten gero eta bertsotan aritu ziren Maialen Lujanbio, Joanes Illarregi, Julio Soto eta Sebastian Lizaso, Maider Ansa gidari zutela. Asteburuan segida izanen du festak. Argazkiak: Ohiana Kalparsoro

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun