Alkate ohiek eman diete hasiera Aranoko festei

Ttipi-Ttapa 2019ko uzt. 25a, 16:01
Azken 44 urtetako alkate ohiak.

Aranoarrek gaur hasi dituzte herriko festak. Azken 44 urtetako alkateak omendu dituzte, eta herriarengatik egindako lan handia goraipatzearekin batera, haien eskutik lehertu da festei hasiera eman dien txupinazoa. Goizean goizuetarren aurkako pilota partidak jokatu dituzte. Arratsaldean, kirol hitzorduek segida izanen dute.

18:00etan aizkora apustua jokatuko dute Xabier Orbegozo Arria V.ak eta Joseba Izetak Jon Irazu eta Haritz Esnalek. 18:30ean Umore Ona dantza taldearen emanaldia izanen dute eta 19:30ean bertso saioa. Bihar, berriz, haurren eguna izanen dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun