Asteburuko beroketaren ondotik, berriz ere pestarako prest dira Leitzan

Ttipi-Ttapa 2019ko abu. 8a, 06:30

Larunbata eta igandea egun seinalatuak izan ziren leitzarrentzako, Plazaola aldizkariaren banaketa, haurrentzako ekitaldiak... Baina larunbat honetatik aurrera ere berriz pesta giroan murgilduko dira eta halaxe ibiliko dira abuztuaren 15a arte.

Abuztuak 10, larunbata
11:30ean kuadrillen arteko herri-kirolak plazan. 13:00ean elkartasun manifa Kuxkuxtu taldeak lagunduta. 13:30ean Leitzako Jubilatuen Elkarteak antolaturiko bazkaria elkartean. 14:00etan elkartasun bazkaria karrapean musikaz alaiturik Elkartasun  aldeko taldek antolatuta. 18:00etan Txupinazoa eta Plazaola aldizkariko azalen egileei sari-ematea. Ondoren Incasables Txaranga, txistulariak, Leitzako Konpartsa eta gaiteroak aterako dira herrian barrena kalejiran. 18:30ean La Jodedera taldea Labetxeko atarian Aurrera Elkarteak  antolatuta. 22:00etan suzko zezena. 23:00etan The Trikiteens. 00:00etan Xeiki, Alerta Gorria, eta Loro DJ Atekabeltzen txosna batzordeak antolatuta. 01:00etan Incansables txarangaren gaueko erronda. 02:30ean Elepunto DJa plazako txosnan.

Abuztuak 11, igandea
08:00etan diana txistulariekin. 09:00etan entzierroa eta behiak plazan. 10:30ean meza San Migel parrokiaren eskutik. 11:30ean    Udalaren eskutik hamaiketako irekia karrapean. 12:00etan Aurrerako Ezpata-dantzariak plazan. Ondoren afizionatuen arteko pilota partidak plazan. 13:00etan Aurreratik Incansables Txaranga aterako da. 17:00etan Leitzako bertso eskolako bertsolarien saioa Labetxeko atarian Aurrera Elkarteak antolatuta. 18:00etan zezenak. 19:00tan herri-kirol saioa plazan: Harri-jasotzen: Inaxio Perurena. Laisterka: Martxel Intxausti eta Ane Intxausti. Aizkoran: Julen Olano, Hodei Ezpeleta, Patxi Claudio, Xuharri Rodrigez. Ondoren goxokiak banatuko dituzte. 19:30ean Incansables txaranga eta buruhaundiak aterako dira Aurreratik. 21:00etan Leitzako ingurutxoa nahi duen guziarentzat. 22:00etan suzko zezena. 23:00etan Puro relajo mariatxia plazan. 01:00etan Incansables txarangaren gaueko erronda.

Abuztuak 12, astelehena
08:00etan diana txistulariekin. 09:00etan entzierroa eta behiak plazan.
11:30ean pilota partidak plazan: Iera Agirre eta Maite Ruiz de Larramendi, Patri Espinar eta Maider Mendizabalen aurka. Ondoren Leitzako Konpartsa aterako da.
12:30ean mosaikoa Sarek antolatuta. 13:00etan Txakolin-dastaketa karrapean.13:00etan Incansables txarangaren emanaldia karrapean. 17:00etan zezenak. 19:00etan Aurrerako dantzarien emanaldia plazan. Ondoren goxokiak banatuko dituzte. 20:30ean Incansables txaranga eta buruhaundiak aterako dira Aurreratik. 22:00etan suzko zezena. 23:00etan Kurkuma eta Ik3r & Plan-B taldeak plazan. 00:30ean DJ gaua Atekabeltzen txosna batzordeak antolatuta: Essan, Jon D, Gordon eta Verbrothers DJak. 01:00etan Incansables txaranga gaueko erronda egitera aterako da.  02:00etan Jotatxo DJa beheko txosnan. 03:00etan Leitzako ingurutxoa plazan.

 

Abuztuak 13, asteartea
08:00etan diana txistulariekin. 09:00etan entzierroa eta behiak plazan.
09:00etan plater-tiroketa Baztarlan Ehiztarien Elkarteak antolatuta. 11:00etan Denboraren taupada antzezlana plazan. 12:00etan paella lehiaketa kantu zaharrek lagunduta karrapen. 13:00etan Aurreratik Incansables txaranga aterako da.
17:00etan zezenak. 18:00etan Bertso-saioa plazan: Maialen Lujanbio Zugasti, Aitor Mendiluze Gonzalez, Julio Soto Ezkurdia, Nerea Elustondo Plazaola eta  Joanes eta Xabat Illarregi Marzol. Ondoren goxokiak banatuko dituzte. 19:30ean pilota-partidak Asperen eskutik Amazabal Pilotalekuan: Retegi Bi eta Jaunarena, Pello Etxeberria eta Untoriaren aurka eta Ezkurdia eta Zabaleta, Altuna III.a eta Ladis Galarzaren aurka. 19:30ean Incansables txaranga eta buruhaundiak aterako dira Aurreratik. 21:30ean suzko zezena. Ondoren opari sorpresa. 22:00etan herri-aparia. 01:00etan Incansables txaranga.

Abuztuak 14, asteazkena
08:00etan diana txistulariekin. 09:00etan entzierroa eta behiak plazan. 12:00etan umeentzako aparra plazan. 12:30ean froga-poteoa plazan  txosna batzordeak antolatuta. 13:00etan Aurreratik Incansables txaranga aterako da. 14:55etan gazte brindisa plazan txosna batzordek antolatuta. 15:00etan gazte bazkaria plazan. Bingo musikatua, mojitoak eta mozorroak izanen dira, txosna batzordeak antolatuta. 16:00etatik 19:00etan txirrista akuatikoa Joandegiko aldapan. 17:00etan Aurrerako atarian musika. 18:30ean Elektrotxufla elektrotxarangarekin kalejira herrian zehar plazatik hasita. 19:30ean Incansables txaranga eta buruhaundiak. 22:00etan suzko zezena. 23:30ean Skabidean & The Black Birds eta Kop taldeen kontzertua plazan. Ondoren Atekabeltzen Reimy DJa Txosna Batzordeak antolatuta.  01:00etan Incansables txaranga.

Abuztuak 15, osteguna
08:00etan diana txistulariekin. 09:00etan entzierroa eta behiak plazan. 12:00etan herri-kirol erakustaldia plazan. Aizkoran: Nerea Sorondo eta Itxaso Onsalo. Harri-jasotzen: Joseba eta Udane Ostolaza aita-alabak. Giza-proba: Joseba Sanchez, Miel Angel Sukuntza eta Lazaro Bujan leitzarrak. 13:00etan Aurreratik Incansables txaranga aterako da. 14:30ean Aurrerako bazkideen bazkaria elkartean. 18:00etan helduen entzierroa eta ondoren behiak plazan. 19:00etan helduen ingurutxoa plazan. Ondoren goxokiak banatuko dituzte eta Aurreratik Incansables txaranga eta buruhaundiak aterako dira. 22:00etan suzko zezena. 23:00etan Gregario de Luxe taldearen kontzertua plazan. Ondoren Gaixoa ni Incansables txarangarekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun