Seme-alaben mugikorren erabilerari buruzko hitzaldia izanen dute urriaren 19an Lesakan

Ttipi-Ttapa

Seme-alabei mugikorren erronken aitzinean hezteko aholkuak hartuko dituzte gurasoek asteleheneko solasaldian.

Bortzirietako Gizarte Zerbitzuak eta Gotti burua Bortziriak guraso mugimenduak antolatu dute, astelehenean 17:00etan liburutegian, Orain prebentzioa taldeko Mikel Cerezorekin

Gurasoak nola trebatu seme-alabei mugikorren erronken aitzinean hezteko izenburupean hitzaldia antolatu dute Bortzirietako Gizarte Zerbitzuak eta Gotti burua Bortziriak taldeak, Nafarroako Gobernuaren, Lesakako Udalaren eta Lesakako Liburutegiaren laguntzarekin. Urriaren 19an, astelehenean 17:00etan Lesakako liburutegian emanen du solasaldia euskaraz Orain Prebentzioa taldeko Mikel Cerezok.

Gotti Burua Bortziriak taldearen hurrengo bilera azaroaren 3an

Bitarte honetan gaiarekin lotura duten irakurgaiak eskuragarri daude liburutegian bertan. Irakurtzera, entzutera eta Gotti Burua Bortziriak guraso mugimenduan parte hartzera animatu nahi dute. Hurrengo bilera azaroaren 3an izanen dute, asteartean 17:00etan Lesakako Albistur karrikako 2. zenbakian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun