Joan den astean aurkeztu zuten Gotti Burua Bortziriak taldea, mugikor propioa izateak adingabeengan izaten ahal dituen ondorioekin kezkatuta, Bortzirietako gurasoek sortu duten taldea. «Adin ttikikoei sakelakoa emateko adina gibelatzea» dute helburu, eta horrekin batera, «jendartean erabilera arduratsua eta osasuntsua» sustatu nahi dituzte. Bide horretan prestatu dute galdetegia, «hurrengo egitasmoak eskualdeko beharrak asetze aldera diseinatu eta bideratzeko».
Galdetegia online bete behar da eta abenduaren 20ra arteko epea dago. Seme-alaba bakoitzeko bat bete behar da eta anonimoa izanen da.