Haurra zeneko inauteen oroitzapen politak ditu Irazokik, nahiz eta ez zuten gurasoekin mozorrotzeko ohiturarik izaten. Hala ere, gogoan du karrikan ibiltzen zirela. Oroitzapen horiek, gainera, bereziak dira, herriko bestak baino aunitzez ere gehiago bizitzen baitzituzten inauteak.
«Familiako benta dugu Larhungo tontorrean eta uda parteko besta horiek ez dugu bizitzerik izan», kontatu du. Abuztu hasieran izaten dira Berako bestak, Larhunen justuki jende gehien dabilen eta lan gehien egin behar izaten den denboraldian. Hori horrela izaki, «inauteak badira bereziki bizitzen ahal ditudan bestak».
Aspaldikoa du inauteekiko maitasuna, baina, azken urteetan haunditu egin zaio mozorrotzeko grina. «Antzerkigintzan aritzen da Itzi nire bikotekidea, badu horretarako joera eta orain gehiago gustatzen zait» azaldu du. Gainera, mozorro bat soinean janztea baina gehiago da beretzat mozorrotzea: «Orokorrean bizitzan nahiko mozorrotuak bizi gara, eta jendeak mozorro bat jartzen
duenean erakusten du nolako den. Inauteen alde hori aunitz gustatzen zait».
Inauteak barrenetik bizitzea
Bizitza bezala, denboraren joanarekin ere aldatu egin da Irazokik inauteak bizitzeko duen manera. Hala ere, bada ahal duela hutsik egiten ez duen ekitaldi bat: Inudeen eta Artzainen desfilea. «Ahal bada, gustatzen zait dantzari ateratzea. Anarkia puntu bat da, eta nahiz eta koreografia bat duen dantza izan, nahiko askea da». Momentu bereziak izaten dira dantzan aritzen direnak, bere ustetan jendeak «aunitz bizitzen dituelako». «Barrenean egotea hagitz-hagitz polita da eta probatzen
duenak errepikatu egiten du».
«Mozorretxea pertsonaia bat zeureganatzea da»
Urte aunitz eman zituen Inude eta Artzainetan atera gabe, eta duela bi urte atera zen berriz ere, «eta uste dut zaharrena nintzela». Gainera, bere irudikoz, urtetik urtera parte hartzaileagoak dira Inudeak eta Artzainak eta kontent da horrekin: «hain korrektoak garen mundu honetan karrika mozten da, ehun eta piko lagun dantzan... hagitz polita da».
Transmisioarekin «kontent»
Azken urteetan dantzan atera bada ere, aurten haurraren zaintza lanak tarteko, ikusle gisa biziko du inauteetako igandea. Kontent da hala ere, etxekoak aterako baitira dantzan: «Nire bikotekidearen alaba lehendabizikoz aterako da, eta transmisio hori egitea polita da». Bikotekidearen
seme-alabak azkoitiarrak dira sortzez, eta beratarrentzat hain seinalatua den egun horretan parte hartzeko gogoa izatea «herriaren parte sentitzeko modua da», bere ustetan. «Guttieneko adin bat behar izaten da Inude eta Artzainetan ateratzeko, eta azken urteetan kristoren gogoekin ikusten zuen desfilea baina ez zuen ateratzeko adinik. Aurten bai, bera aterako da».
Astelehenean mozorroa soinean Igandeko dantzen ondotik, astelehenean mozorroen txanda izaten da Beran, eta hor ere ez du hutsik eginen Irazokik. «Kuadrillan ateratzen gara, aperitiboaren ordurako, eta bazkaria egiten dugu». Kuadrillan mozorrotzeko tematika bat aukeratzen dute,
eta bakoitzak eramaten du bere estilora mozorroa, eta hori «aski polita» iruditzen zaio: «Mozorrotzea niretzat ez da uniforme bat janztea, pertsonaia bat zeureganatzea da, eta
bakoitzak bere gisara egiten du». Egun horretan sorpresa politak hartu ohi dituzte, «elkar ikustean harritzen gara bertzea nola jantzi den ikusita eta polita izaten da».
«Mozorrotzea niretzat ez da uniforme bat janztea, pertsonaia bat zeureganatzea da»
Inauteen bueltan egun aski ederrak pasatuak ditu, eta mozorro aunitz ditu burutan, baina bereziki gogoan du ijitoz atera zirenekoa: «Batzuk lehengo ijitoz atera ziren, bertze batzuk oraingoz, aunitz gustatu zitzaidan». Aurtengorako ere, oraindik deus erabaki ez badute, hasiak dira elkar zirikatzen, baina badaki bakoitzak mozorroa «bere aldera» eramanen duela eta ederki pasako duela.
Inauteak bizitzeko modua Berako inauteez aparte, Euskal Herrian inauteak bizitzeko dagoen
modua aunitz gustatzen zaio Irazokiri: «Toki aunitzetan desfile gisakoak izaten dira, jendea guapo janzten da horretarako, eta Euskal Herrian ez da horrela izaten. Aunitz gustatzen zait anarkia hori eta herria inauteak okupatzea». Gainera, bereziki gustuko du jendeak zer nolakoa lana hartzen duen karrozak egiten, eta bere ustetan inauteetan lortzen da «24 orduz bada ere, karrika askea izatea».
Eta inauteak pasatuta zer? Bestondoa gainetik kentzeko badaki zein den sekretua: « Goizeko zortzietan jaikitzen den hiru urteko haur bat, zaplazteko bat ematen dizu horrek», dio barre artean. Beran ateratzen denak ziur ikusiko duela Irazoki herriaz eta «anarkiaz» gozatzen