Inauteak 2025

Inauteak ospatuko dituzte Beran gaur hasi eta astelehenera arte

Ttipi-Ttapa 2025eko otsailaren 26a

Pasa den larunbatean hasi ziren inauteak Beran Kaldereroen etorrerarekin. Gaur hasita, eta heldu den astelehenera arte, berriz ere mozorroak soinean jantziko dituzte beratarrak.

Egunez egun honako egitaraua izanen dute inauteek:

Otsailak 26, asteazkena

  • 18:00etan Isidoro Fagoaga Musika eskolako ikasleen kontzertua Kultur Etxean. Aitzinetik, karrikabuelta eginen dute.

Otsailak 27, ortzeguna

  • Goizean haurren zingar arroltze eskea herrian barna.
  • 15:45ean hasita, 3 eta 12 urte bitarteko ikasleen Inudeen eta Artzainen desfilea eta karrozak suhitzalileen parketik hasita Eztegara pilotalekuraino.
  • Ondotik, parte hartzaileendako merienda Eztegara pilotalekuan.

Martxoak 1, igandea

  • 10:00etatik aitzinera Inudeen eta Artzainen desfilea herrian barna. Eztegara pilotalekutik hasita.
  • 14:00etan bazkaria.
  • 18:00etan Inudeen eta Artzainen desfilea Eztegara pasealekuan hasita.

Martxoak 2, astelehena

  • Goizean zingar arroltze eskea baserrietan.
  • Egun osoan mozorroak herrian barna.
  • 18:00etan hasita Bide Batez taldearekin erromeria Toki Onako estalpean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun