Ez da Lesakan azken egunetan izan den eraso bakarra izan. Uztailaren 9an gizonezko bat atxilotu zuten emakume bati karrikan eraso egitegatik. Udalak, txosna batzordeak eta mugimendu feministak gogor salatu dute erasoa, eta atzo elkarretaratzea egin zuten herriko plazan.
Sanfermin aitzinetik ere karrikara atera ziren Lesakan izandako bertze eraso bat salatzeko. Orduko hartan gizonezko bat atxilotu zuten bikotekide ohiari eraso egiteagatik. Biktima osasun etxera eraman behar izan zuten.