Foruzaingoak bi gizon atxilotu ditu, bat Lesakan eta bertzea Baztanen, emakumeen kontrako erasoengatik

Ttipi-Ttapa 2024ko uzt. 1a, 11:45

Foruzaingoaren artxiboko irudia

Emakumeak biktima direla, Nafarroan zazpi gizon atxilotu dituzte asteburu honetan Foruzaingoak jakitera eman duenez. Zazpi atxiloketatik bi eskualdean egin dituzte: bat Lesakan (bikotekide ohiak emakumeari eraso egiteagatik, foruzainen patruilak emakumea osasun zentrora lagundu zuen buruan kolpea zuelako) eta bertze atxiloketa Baztango herri batean egin dute (emakumeari eta alabari eraso egiten saiatzeagatik).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun