Emakume bat eratsotzeagatik, Foruzaingoak gizon bat atxilotu du bart arratsean Lesakako sanferminetan

Ttipi-Ttapa 2024ko uzt. 10a, 10:30

Foruzaingoaren artxiboko irudia

Foruzaingoak jakitera eman duenez, goizaldeko lauak aldera gizon bat atxilotu dute Lesakan emakume bat kolpatzeagatik. Erasoa jendearen bistan gertatu da eta karrikan bertan zegoen jendeak eman dio abisua foruzainei. Oharrean zehaztu dutenez, erasotzailea Elizondoko komisariara eraman dute foruzainek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun