Igantziko Elizateko moldaketa bukatzeko lanak esleitu ditu udalak

Ttipi-Ttapa 2024ko mai. 17a, 13:00

Elizateak izanen duen itxura berriaren maketa.

Izan daitezkeen alegazioen esperoan, 390.000 eurotan eginen ditu Asprosur Bussines enpresak lau hilabete eta erdiko epean

Maiatzaren 3an egindako osoko bilkuran, Igantziko udalak esleitu zuen Elizateko birmoldaketa bukatzeko egin gabe gelditu ziren lanak. Hiru enpresa aurkeztu ziren lan hauek egiteko prest eta Asprosur Bussines SL izan da esleipenduna, 390.000 eurotan (gehi BEZa).

Orain alegazioen epea ireki da, eta ondotik, kontratua hilabete inguruko epean formalizatu ahal izanen dela aurreikusi dute. Gero lau hilabete eta erdi izanen dute lana bukatzeko.

Igerilekuak

Lizar Sein Arburua izanen da uda honetan ere igerilekuen garbitasuna, sarrerak eta ostatuaren kudeaketaren ardura hartuko duena, 1.500 euro gehi sarreren diruaren %25aren truke.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun