Egitarau zabalarekin datoz aurten ere Lesakako inauteriak. Ortzeguneko Arraultze-Arraultze eskearekin hasita, ortziralean haurrentzako ekitaldiak izanen dira plazan. Larunbat gauean ere giroa izanen da, igandean zakuzahar handi nahiz ttikien harat-honatak eta astelehenean karrozak. Fraindarrak eta Goitarrak ere ibiliko dira auzoz auzo eta baserriz baserri.
EGITARAUA
Otsailak 8, Ortzegun Gizen
Goizean haurrak Arraultze-arraultze ibiliko dira.
Otsailak 9, ortziralea
16:30 Plazan elkartu eta aurpegi margotzea. 17:00 merienda. 17:30 Txorotxaranga. Ondotik zortziko erraldoia dantzatuko dute. Mozorrotuak joateko deia egin dute.
Otsailak 11, igandea
17:00 Zaku-zahar ttikien kalejira herriko pilotalekutik abiatuta, Lesaka Trikitixa Taldeak lagunduta. 18:00 dantzaldia Plaza Zaharrean. 19:00 Zaku-zaharrak herriko pilotalekutik abiatuko dira Lesakako Musika Bandak lagunduta. Goitarrak: goizean Auzoberri, Endara, Zala, Katazpegi eta Nabaz auzoetan barna baserriz baserri ibiliko dira eskean eta dantzan. Ilunabarrean herrian ibiliko dira.
Otsailak 12, astelehena
Eguerdi aldean mozorroak eta karrozak ibiliko dira herrian barna. 18:00 dantzaldia Plaza Zaharrean. Fraindarrak, goizean Otsango eta Frain auzoetan barna baserriz baserri ibiliko dira eskean. Eguerdi aldera herrian barna eginen dute eskea.
Otsailak 13, asteartea
Fraindarrak, goizean, Izotzaldea auzoan barna baserriz baserri ibiliko dira eskean. Arratsaldean herrian barna eginen dituzte harat-honatak.