Leire Pagadizabal Igarzabal zenaren Folkolore lanak irabazi du inauterietako kartel lehiaketa. Aurkeztutako zazpi lanen artean bozkatzeko aukera izan zuten herritarrek liburutegian izan zen erakusketan eta hau izan zen bozkatuena. 250 euroko saria Iñurri elkarteari emanen zaio, egilearen familiaren nahia betez.
Iñurri elkarteak minbizian akonpainatu, formatu eta dibulgatu egiten du perspektiba eraldatzaile eta feminista batetik. Leireren Itxaropen Bitxiak proiektua oinarri hartuta eta martxan jarriko dituzten bertze proiektu batzuen diru iturriak ahalbidetuz, Bartzelonako Vall d’Hebron ospitaleko Investigación Traslacional en Sarcomas (IP: César Serrano) taldeari eginen zaio dohaintza.