Bihar eta etzi inauteri giroan segituko dute aranztarrek.
Otsailak 2, ortziralea
- Egun osoan eskolako zaharrenak Aientsa, Azkilarrea eta Bordalarrea auzoetan baserriz baserri ibiliko dira eta gazteenak herrian etxez etxe.
- 09:00etan Mozorro Zurien gosaria Primi ostatuan.
- Ondotik Mozorro Zuriak puxka-puxka herrian ibiliko dira.
- 15:30ean Mozorro Zurien bazkaria Pabloenean.
- Ondotik kalejira herrian barna.
- Arratsaldean haurrek merienda izanen dute.
- 20:30ean mozorro ttikiei ongietorria.
- 21:00etan bertso afaria Aterpean Sebastian Lizaso eta Iker Zubeldiarekin.
- 01:00etatik aitzinera Belfast taldearekin dantzaldia gorapean.
Otsailak 3, larunbata
- Goizean eskolako haurrak baserriz baserri ibiliko dira Eguzkialdea auzoan.
- 14:00etan Mozorro Zurien bazkaria Burlada jatetxean.
- Arratsaldean, haur, gazte eta heldu mozorrotuen kalejira.
- Ilunabarrean herri kirol saioa frontoian.
- Ondotik Mozorro Zurien afaria Ekaitza Elkartean.
- 00:30etik aitzinera Bizphiru Pelau taldearekin dantzaldia gorapean.