Inauteriak 2024

Ortziralean eta larunbatean inauteriak ospatuko dituzte Igantzin

Ortzirale honetan, otsailaren 2an, mozorroen etxez etxeko eskearekin murgilduko dira inauteri giroan igantziarrak. Bi egunez ez dute aspertzeko tarterik izanen.

Otsailak 2, ortziralea
  • Egun osoan mozorroak etxez etxe eskean eta musika jotzen ibiliko dira.
  • 17:00etan haurren jokoak izanen dira.
  • Arratsean eskean aritu direnek afaria eginen dute Biltoki elkartean.
Otsailak 3, larunbata
  • Egun osoan mozorroak etxez etxe eskean eta musika jotzen ibiliko dira.
  • 14:30ean bazkari irekia eginen dute haurrentzat eta helduentzat.
  • 18:00etan dantzaldia izanen dute Oihan Vegarekin.
  • Arratsean eskean aritu direnek afaria eginen dute Biltoki elkartean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun