Inauteriak 2024

Ortzegunean hasiko dituzte Arantzako inauteriak

Ttipi-Ttapa 2024ko urt. 30a, 10:00

Joan den urtean Mozorro Zuri ibili zen gazte kuadrilla, Beñat eta Andoni Mitxelena akordeoilariekin.

Aranztarrentzat ere egun seinalatuak izaten dira inauteriak, eta aurtengoak ospatzeko prest dira. Ortzegun honetan, otsailaren 1ean, hasiko dituzte eta larunbatean, otsailaren 3an, borobildu. Tartean, eskeak, otorduak, bertso afaria, dantzaldiak, herri kirol saioa, mozorroen kalejira... izanen dituzte.

Otsailak 1, ortzeguna
  • 08:30ean Mozorro Zurien gosaria Primi ostatuan.
  • 11:00 aldera Mozorro Zuriak eskolako ikasleekin elkartuko dira.
  • Ondotik Mozorro Zuriak baserriz baserri puxka-puxka eskean ibiliko dira musikarien laguntzarekin.
  • 21:30ean Mozorro Zurien afaria Primi ostatuan.
Otsailak 2, ortziralea
  • Egun osoan eskolako haurrak Aientsa, Azkilarrea eta Bordalarrea auzoetan baserriz baserri eta herrian etxez etxe eskean ibiliko dira.
  • 09:00etan Mozorro Zurien gosaria Primi ostatuan.
  • Ondotik Mozorro Zuriak puxka-puxka herrian ibiliko dira.
  • 15:30ean Mozorro Zurien bazkaria Pabloenean.
  • Ondotik kalejira herrian barna.
  • 20:30ean mozorro ttikiei ongietorria.
  • 21:00etan bertso afaria Aterpean Sebastian Lizaso eta Iker Zubeldiarekin.
  • 01:00etatik aitzinera Belfast taldearekin dantzaldia gorapean.
Otsailak 3, larunbata
  • Goizean eskolako haurrak baserriz baserri ibiliko dira Eguzkialdea auzoan.
  • 14:00etan Mozorro Zurien bazkaria Burlada jatetxean.
  • Arratsaldean, haur, gazte eta heldu mozorrotuen kalejira.
  • Ilunabarrean herri kirol saioa frontoian.
  • Ondotik Mozorro Zurien afaria Ekaitza Elkartean.
  • 00:30etik aitzinera Bizphiru Pelau taldearekin dantzaldia gorapean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun