Asteazken arratseko txupinazoaren ondotik ere Elutxa txaranga ibiliko da eta karrika buelta eginen dute kankailu eta buruhandiekin, gaiteroek alaitua. 20:00etatik 22:00etara eta 00:00etatik 03:00etara Elutxa txaranga ibiliko da.
Irailak 29, ortzeguna
San Migel Eguna
09:30ean karrika buelta txistulariekin. 10:00etan karrika buelta ezpatadantzari eta txistulariekin. 11:30ean meza nagusia Igantziko abesbatzak kantatua. Ondotik, ‘Bandera arbola’ doinuari dagokion ikurrin agurra eta herriko ezpatadantzari eta dantzarien saioa. 17:30ean afizionatuen arteko pilota partidak: Kattin Madariaga eta Nahia Bertiz, Ainitze Martinez eta Amaiur Martinez ahizpen kontra. Oian Canabal eta Joseba Aldabe igantziarrak, Julen Alberdi eta Diego Iturriagaren kontra. 21:30etik 23:00etara Txamukos mariatxiak.
Irailak 30, ortziralea
10:00etan karrika buelta txistulariekin. 10:00etatik 12:00etara haurrentzako puzgarriak frontoian. 11:00etan haurrentzako animaliak zezen plazan. 12:00etan betizuak zezen plazan, Elutxa txarangak alaituta. 14:00etan haurren herri bazkaria eta herri bazkaria, Iker Zubeldia eta Iban Urdangarin bertsolariekin. 15:00etatik 18:00etara haurrentzako puzgarriak frontoian. 18:00etatik 21:00etara Elutxa txaranga. 22:00etatik aitzinera kontzertuak Herenegun eta Laket taldeekin.
Urriak 1, larunbata
10:00etan karrika buelta gaiteroekin. 11:00etan toka txapelketa frontoian haur eta helduendako. 12:00etan karrika buelta kankailu eta buruhandiekin, gaiteroek alaitura. 18:00etan herri kirolak: Nafarroako arpana txapelketa mistoko kanporaketa, harri-jasotze erakustaldia eta herritarren arteko desafioa. 22:00etatik 23:30era Bad Sound System taldearen kontzertua, gazteek ordaindua. 00:00etatik 01:00etara betizuak zezen plazan, Elutxa txarangak alaitua. 01:00etatik 06:00etara Txingudi DJ.