Artxiboko irudiak

Haurrak mozorrotuta eta gazteen showa 2003ko Igantziko inauterietan

Ttipi-Ttapa 2022ko ots. 19a, 09:30

Joan den urteko geldialdiaren ondotik, inauteri giro bete-betean dira asteburu honetan Igantzin. Bideo hau, berriz, 2003ko Igantziko inauterietan TTIPI-TTAPA TELEBISTAk hartutakoa da. Gozatu haurrak, mozorroak soinean, telebistako kamerarekin jostetan eta kontu-kontari ageri diren irudi hauetan, baita gazteek ETB2ko Esta es mi gente saioaren harira egindako ikuskizunarekin ere.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun