Egitarau zabala prestatu dute Igantzin inauterietarako. Eskolako ikasleak izanen dira lehenak inauteriak ospatzen. Ortzegunean mairuz jantzita etxez etxe eskean ibiliko dira taldetan banatuta, eta arratsaldean merienda izanen dute Guraso Elkartearen eskutik.
Ortzirale eta larunbatean, aldiz, mozorroen txanda izanen da. Hauek ere etxez etxe ariko dira musikak lagundurik inaute giroa zabaltzen.
Ortzirale arratsalderako haurrentzako jokoak antolatu ditu Guraso Elkarteak, eta ondotik jatekoa banatuko dute musikak lagundurik. Larunbatean, aldiz, herri bazkaria izanen dute frontoian eta ilunabarrean Oihan Vegaren musikarekin dantzatzeko aukera izanen dute.