Joan den hilabeteko euriteen ondorioz Berako Plaza Zaharrean lurpetik pasatzen den erreka buxatu zen eta, horren ondorioz, zulo handi bat agertu zen Lorenzobaita ondoan. Berriki, Nafarroako Suhiltzaileen talde bereziak kanalizazio hori topografiatzen ibili dira, eta egin dituzten neurketak eta hartu dituzten irudiak, kanalizazioak orain duen egoera zehaztasun osoz ezagutzeko balioko die. Laser-instrumentazioa (Disto-X2) eta software espezifikoa (Topodroid eta Visualtopo) erabili dute neurketak egiteko.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.